Eduki publikatzailea
Atzealdea

"Zuk jakitea nahi dut" gidaren aurkezpena

"Nire bizitzaren zaintza modu partekatuan planifikatzeko gida" ren aurkezpena, abenduaren 13an izango da, Olaia Arana gizarte langilea eta Etika Batzordeko kidearen eskutik. Hitzordua, goizeko 11:00etan izango da, Gela balioanitzean.

2023·12·05


ZUK JAKITEA NAHI DUT DOKUMENTUA

Gida  hau Gipuzkoako Gizartean Esku Hartzeko  Etika Batzordeak egin du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketetako eta Gizarte Politiketako Departamentuaren laguntzarekin.

Dokumentu honek jarraibide errazak eskaintzen dizkio bai pertsonari, bai familiari, lagunei eta laguntzen dioten profesionalei zer nahi duen jakiteko eta adierazteko.

Oso garrantzitsua da pertsonaren balioak, nahiak eta premiak entzutea eta errespetatzea, eta pertsonak berak erabakitzea bere bizitzari buruz. Besteek ez dute norberagatik erabaki behar.