Web edukia bistaratu

ARGAZKI LEHIAKETA 

2020 

OINARRIAK

 

1. Partaideak:

Anoetan erroldatuta daudenek eta Anoetako Herri Ikastolako ikasleek parte hartu ahal izango dute, bakarka.

2. Gaia:

URTAROAK. Argazki bakoitzarekin batera gure herriko esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena. Anoetan ateratako argazkia izatea baloratuko da.

3. Argazki-kopurua:

Gehienez ere 3 argazki.

4. Argazkiak nola aurkeztu:

Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute, beraiekin lan egin ahal izateko.

Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da:

− Argazki bakoitzari dagokion esaera zaharra, hitz jokoa edota errimatxoa.

− Argazki bakoitza non atera den.

− Egilearen izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa.

3 modutara aurkez daitezke argazkiak udaletxean:

− CDan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera.

− USBan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera (USBa itzuli egingo da).

− Posta elektronikoz: euskara@anoeta.eus helbidera bidalita, informazio osagarriarekin batera.

5. Epea:

Argazkiak aurkezteko epea 2020ko urriaren 29an amaituko da, eguerdiko 13:00etan.

6. Sariak:

8 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 eurokoa izango da. Epaimahai batek aurretiko aukeraketa egingo du, eta, ondoren, herritarrek izango dute horien artean gustukoenak hautatzeko aukera. Argazki sarituekin 2020ko egutegia osatuko da. Puntu gehien jaso dituen argazkiaren egileak datorren urtean epaimahaikide izateko aukera izango du. Udalak izango du azken hitza sarituko diren argazkiei dagokienean.

7. Erakusketa eta bozketa

Epaimahaiak aukeratutako argazkiak Abraham Olano kiroldegian eta www.anoeta.eus webgunean jarriko dira erakusgai, azaroaren 6tik 15era, herritarrek bozka dezaten.

8. Jabetza intelektuala eta datuen babesa

Udalak ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakarra. Halaber, Udalak lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzan gauzetarako. Udalak parte-hartzaileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako.

Edozein zalantza argitzeko: euskara@anoeta.eus