Web edukia bistaratu

Liburutegia

  • G Helbidea: Lasarbe, 1
  • — Harremanetarako pertsona: Ainara Altuna Etxeberria
  • ( Telefonoa: 943543897
  • œ  E-posta: liburutegi@anoeta.eus
  • Ordutegia eta arauak:
    • Iraileko ordutegia:
      • Irailaren 18tik 29ra.
      • Astelehenetik ostegunera: 16:30 - 19:30
      • Ostiraletan: 11:00 - 13:30
    • Arauak (PDF)

Eskuragarri dauden zerbitzuak:

  • Katalogo kolektiboaren kontsulta.
    • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien online katalogoan aurki ditzakezu liburutegiko liburuak, aldizkariak, bideoak etab.
  • Liburuen eta argitalpenen mailegua.
  • Hemeroteka (aldizkariak eta egunkariak). 
  • Haur eta gazte liburutegia. Txiki txokoa, gurasoekin lasai irakurtzeko.
  • Helduen saila (eleberriak, poesia, gai anitzeko liburuak, multimedia). 
  • Erabiltzaileentzako Internet zerbitzua.
  • Interesguneak: Emakumeak eta Gurasogunea.
  • Komikiteka (haurrentzako komiki saila; helduentzako komiki saila). 
  • Itzulketa buzoia sarreran; 24 orduko zerbitzua emateko.

 

Jarduera aipagarriak

Ipuin kontaketak

Urtean zehar ipuin kontalarien eskutik kontakizun saioak egiten dira, eta haur ugari etorri ohi dira saio horiekin gozatzera. Jarduerak adinaren arabera bereizten dira. Batzuetan gurasoekin ipuina gozatzeko aukera izaten dute umeek eta, bestetan, lagunekin partekatzeko aukera.

Erakusketak

Liburutegi berria zabaldu zenetik, edukiera eta gai anitzeko erakusketak eskaini dira bertan: errefuxiatuak, margolanak, Anoetako emakumeak, raketistak eta abar.

Gurasoentzako tailerrak

Urteko garai berezietan oparitzeko edo umeen gozamenerako liburuak eta jostailuak aukeratzeko irizpideak eta gomendioak zabaltzeko, urtearen bukaeran tailerrak eta hitzaldiak eskeintzen du liburutegiak.

Nobedadeak

Liburutegian jasotako azken liburu eta bestelako dokumentuak Pinteresteko arbeletan:

Gomendagarriak

Zalantzan bazaude zer irakur dezakezun, gure Pinteresteko arbelean gure gomendioak aurkituko dituzu.

Sare sozialak