Web edukia bistaratu
Kirola
Abraham Olano kiroldegia
......... ..................... ............ Kiroldegiko ikastaroak 2017-2018 Tarifak 2017
Ikastolako atzealdean dago kiroldegia, Ergoien bailarako 5. zenbakian. 2006ko irailaren 21ean inauguratu genuen.
Telefonoa: 943 651333
Kiroldegiak dituen instalazio nagusiak hauek dira:
- Kirol anitzetarako pista (areto futbolean, eskubaloian, saskibaloian eta tenisean aritzeko zelaiak)
- Muskulazio gela
- Erabilera anitzeko bi gela (tatamia daukate)
- Cycling gela
- Aldagelak eta komunak
Kiroldegian hainbat kirol jarduera eskaintzen dira:
- Helduentzat: aerobic, pilates, yoga, GAP, cycling eta 3. adineko gimnasia.
- Haur eta gazteentzat: cycling, gimnasia erritmikoa, judoa eta jarduera anitzak.
Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu kiroldegiko eskaintza
Ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera: 9:00-12:30 eta 15:00-21:30
- Larunbat, igande eta jaiegunetan itxita egoten da.
- Anoetako Gazte Asanbladaren areto futboleko partiduak daudenean, kantxa nagusiko harmailak irekitzen dira.
Alkartasuna pilotalekua
Herriko frontoia herri erdian kokaturik dagon, plazari erantsitako kirol parkearen parean. 1975ean eraiki zen, 1990. urtean berritu zelarik.