Web edukia bistaratu

Hondakinen kudeaketa

Anoetan ATEZ ATEKO bilketa sistema darabilgu 2013ko Ekainaz geroztik. Bilketa sistemak bereiztuta ditu egun bakoitzean atera beharreko zabor edo hondakin motak. Hona hemen Anoetarroi dagokiguna:

 

 

 

 

 

 

 

 

Hondakin sistemaren kudeaketa Tolosaldeko Mankomunitatearen ardurapean dago. Tolosaldeko Mankomunitatea 1998. urte amaieran eratutako erakunde publikoa da, 28 udalerrik osatzen duguna. Gehiago jakiteko, jo Tolosaldeko Mankomunitatearen webgunera.

Auzo Konposta

Auzo-konpostarako Etxola ugari jarri dira baita aurreko legealdiaz geroztik; irudietan, pare bat adibide:

Animatu zu ere organikoarekin konpostatzera! Galdetu eskarmentua duten bizilagunei, edota informazioa eskuratu. Hurrengo bideo honetan konposta nola egin daitekeen ikus dezakezue:

 

 

 

Dokumentuak deskargatu

Hondakinei buruzko araudia

Anoetako Udalak hondakinen harira eratutako araudia daukazue ikusgai.

Baratze parkea

Ingurumen batzordeak garatutako ekimenen artean azpimarratu beharra dago duela gutxi martxan jarritako Baratze Parkea.

Baratze Parkea Galbaio zonaldean kokatzen da, Anoetako Herri Ikastolaren ondoan, herri gunetik oso gertu. 2.000m2 ditu eta zonalde oso eguzkitsu batean dago kokatua. Lehen belardi izandako gunea da, beraz, leku aproposa baratze lanetan aritzeko.

Espazioaren antolaketa

Anoetako Baratze Parkea ekialderantz orientatutako magal batean dago kokatua, eta lursailak 4 ilaratan banatuak daude, erdian bidexka zabal bat duelarik. Sarreran biltegia aurkituko dugu, lanabesak gordetzeko lekua eta norbere gauzak gordetzeko armairuekin. Kanpoan, aldiz, barazkiak garbitzeko iturri bat dago kokatua.

Partzelan zehar banatuta 3 uraska aurkituko ditugu, erabiltzaile guztiek gertu izan ditzaten. Konpost-guneentzako lekua ere aurreikusita dago, modu honetan erabiltzaileek beraien baratzeetatik ateratzen duten materia organikoa, modu kolektiboan gestionatu ahal izateko.

Informazio erabilgarria:

  • Arduraduna: Anoetako Udala
  • Baratza parkearen kokapena: Galbaioko zonaldea
  • Helbidea, Herriko plaza z/g
  • Orientazioa: Ekialdera
  • PK – Herria: 20270 Anoeta, Gipuzkoa
  • Lur sail kopurua: 40m2-ko 35 lursail
  • Telefonoa: 943 651 200
  • Faxa: 943 650 353
  • Etxolaren zerbitzuak: biltegia
  • E-maila: udala@anoeta.net
  • Urasken kopurua: 3
  • Aprobetxamendu epea: 3 urte gehienez

Hementxe Baratze Parkearen araudia ikusgai.