Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Albisteak eta Agenda
Atzealdea

Anoetako Udalak HOBEKI elkartearen jardunaldietan parte hartu du, gaur, Berastegin

Hobeki, Hondakinen kudeaketa hobetzeko Euskal Herriko toki erakundeen Elkartea da eta Anoetako udala bertako partaide da; Aduna, Antzuola, Berastegi, Berriatua, Donemiliaga, Hernani, Itsasondo, Larrabetzu, Leintz Gatzaga, Oiartzun, Oñati, Segura, Usurbil eta Zaldibiarekin batera.

2023·11·17


Hondakinen gaian ere erronka handiak ditugu, Europatik datozen legeak eta betebeharrak ere gero eta zorrotzagoak direlako. Baina horrez gain, krisi klimatikoaren eta krisi ekosozialaren garai honetan, gizarte gisa ere erantzutea dagokigulako. Horregatik, Anoetako Udalak 2013. urtean hasitako bidean sakontzen jarraitu nahi du; auzo-konposta indartuz eta gaiko sistema, egunez egun, hobetuz.

Lan honetan, ordea, elkarren arteko komunikazioa eta esperientzia nahiz iritzi-trukaketa faltan botatzen da. Hutsune hori betetzeko asmoz sortu zen HOBEKI Elkartea, udalek egiten dutena beste udalen ezagupenera iritsi dadin, eta ondorio zuzeneko ekimenak guztien artean partekatuak izan daitezen. Elkarlana eta koordinazioa helburu dituen elkartea da, betiere kontuan hartuta hondakinen kudeaketa eta horren inguruko egikaritzapenak udalen esku daudela.

Horregatik, Hobeki elkartearen jardunaldietan hartu dugu parte, beste esperientzietatik ikasi, datozen erronka berrietara egokitu eta bidelagunak ezagutzeko.  


Anoetako Ataria

Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu
Web edukia bistaratu

a

Web edukia bistaratu

Goierriko hitza

Goimen             

euskadi.eus

gipuzkoa.eus