Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Habiaratutako portletak

Berriak

Atzealdea

Jaietarako kartel lehiaketa

Lanak aurkezteko epea maiatzaren 15an amaituko da.

2017·04·06


Pertsona fisikoek har dezakete parte (enpresak ez). Kartela, festetako egitarauaren azala egiteko erabiliko da ere.

Bi sari egongo dira: 1) Ikastolakoentzat: Kuku-Loren erosteko 40 €ko bono bat jasoko du irabazten duen kartelaren egileak. 2) Gainontzekoentzat: 120 €ko saria jasoko du irabazten duen kartelaren egileak.

Bi kartel saridunak azalduko dira 2017ko festetako aldizkarian, bat azalean eta bestea barruko orrialdeetan.

Kartelak karratuak izan behar dira, eta gehienez neurri hauetakoak: 29,7 zm. X 29,7 zm.

Teknika: Librea, hau da, eskuz egindako marrazkiak, akuarelaz egindakoak etab. Formatu digitalean ere aurkez daitezke. Azken kasu honetan gutxienez 300 ppi-ko erresoluzioa izan beharko dute, eta JPG formatuan aurkeztuko dira.

Ondorengo testua agertu behar da: ANOETAKO JAIAK 2017.

Lanak udaletxean edo liburutegian aurkeztu behar dira. Lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean egilearen datuak sartuko dira (Izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina). Kartazalaren kanpo aldean eta kartelaren atzeko aldean, berriz, egilearen goitizena.

Pertsona bakoitzak 3 lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

Epaimahaia Anoetako Jai batzordeak osatuko du, eta eman gabe utzi ahal izango du saria, aurkeztutako lanek kalitate nahikoa ez dutela uste badu.

OINARRIAK:

1. Lehiaketa honetan pertsona fisikoek har dezakete parte (ez enpresek).

2. Kartela festetako egitarauaren liburuxkaren azala egiteko erabiliko da ere.

3. Kartelak karratua izan behar du, eta gehienez neurri hauetakoa: 29,7 zm. x 29,7 zm.

4. Teknika: Librea, hau da, eskuz egindako marrazkiak, akuarelaz egindakoak etab. Formatu digitalean ere aurkez daitezke. Azken kasu honetan gutxienez 300 ppi-ko erresoluzioa izan beharko dute, eta JPG formatuan aurkeztuko dira.

5. Ondorengo testua agertu behar da kartelean: ANOETAKO JAIAK 2017.

6. Lanak koloretan aurkeztuko dira, originalak, eta beste inon ez aurkeztutakoak.

7. Pertsona bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez.

8. Lanarekin batera, eta kartazal itxi baten barnean egilearen datuak sartuko dira (Izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina). Kartazalaren kanpoan eta kartelaren atzeko aldean, berriz, egilearen goitizena.

9. Lanak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 15ean, astelehena, amaituko da. Lanak udaletxean edo liburutegian aurkeztu behar dira.

10. Epaimahaia Anoetako Jai batzordeak osatuko du, eta bere erabakia aldaezina izango da. Ebazpena maiatzaren 26an emango da beranduenez.

11. Epaimahaiak eman gabe utzi ahal izango du saria, aurkeztu diren lanek saria lortzeko kalitate nahikoa ez dutela uste badute.

12. Bi sari egongo dira: 1-Anoetako Herri Ikastolako ikasleentzat: herriko Kuku-Lore liburudendan erosteko 40 €ko bono bat jasoko du irabazten duen kartelaren egileak. 2-Gainontzekoentzat: 120 €ko saria jasoko du irabazten duen kartelaren egileak.

13. Bi kartel saridunak azalduko dira 2017ko festetako aldizkarian, bat azalean eta bestea barruko orrialdeetan.

14. Jai batzordearen esku geldituko dira lehiaketaren kartel irabazleak.

15. Aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat antolatuko ahal izango du Jai batzordeak, eta hau amaitu ondoren 15 eguneko epean saririk eskuratu ez duten lanak jaso ahal izango dituzte beren jabeek. Epe hori igarotakoan lanak jaso ez badira, egileek uko egin dietela ulertuko da, eta artistek ez dute erreklamaziorik egin edo kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik izango.

16. Anoetako Jai batzordeak berarentzat gordeko ditu lanak editatzeko eta erabiltzeko eskubideak.

17. Lehiaketan parte hartzeak berez adierazten du oinarri guzti hauekiko adostasuna.


Agenda

3 API 30 API

Web edukia bistaratu

Goierriko hitza

Goimen

euskadi.eus

euskadi.eus

gipuzkoa.eus