Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak

Habiaratutako portletak

Berriak

Atzealdea

Hizki-marrazki ipuin marraztuen lehiaketa 2017

Anoetako Ikastolako ikasleek edo Anoetan erroldatutako pertsonek hartu ahal dute parte lehiaketan

2017·02·03


Aurten ere Hizki-marrazki lehiaketa egingo dugu herrian. Herriko gaztetxoek euskaraz sorkuntza landu eta honen zabalpena egiteko ahalegina izango da aurtengoan burutuko dugun lehiaketa ere. Euren hitzak eta marrazkiak landu, ipuin marraztuak aurkeztu beharko dituzte ikasleek. 

Honakoak dira lehiaketan parte hartzeko bete beharreko oinarriak:

  1. PARTE HARTZAILEAK: Anoetako Ikastolako ikasleak edo Anoetan erroldatutako pertsonak.

  1. KATEGORIAK: A:LH3-LH4 B:LH5-LH6 C:DBH1-DBH2 D: DBH3-DBH4

  1. IPUIN MARRAZTUEN EZAUGARRIAK

    • Lanak testuz eta marrazkiz osatuak izango dira. Biei garrantzi bera emango zaie ipuinak baloratzeko garaian.

    • Marrazkiek eta istorioek originalak izan behar dute, norberak sortuak, ez inondik kopiatuak. Saiatu oreka mantentzen idatziaren eta marrazkiaren artean.

    • Lanak bakarka edo binaka egin ahal izango dira.

    • Lehiakide bakoitzak gehienez ere lan bakarra aurkeztuko du, inon argitaratu gabea eta inongo lehiaketatan saritu gabea.

    • Hizkuntza: euskara.

    • Gaia: norberaren esku. Epaileek baloratuko dute genero parekidetasuna eta kultur aniztasuna modu egokian tratatua izatea ipuinean.

    • Luzera:

  • A/B kategorietan gehienez ere bi orrialde (marrazkiak barne), eta bi marrazki.

  • C/D kategorietan gehienez ere lau orrialde (marrazkiak barne), eta gutxienez bi marrazki, DINA5en erdiko tamainakoak. Irudien neurriak ez badira errespetatzen, baztertu egingo dira ipuinak.

  • Aurkezteko modua: Testua eskuz (A kategoria) edo ordenagailuz (gainontzekoak). Ordenagailuz aurkeztutakoek letra gutxienez 12ko tamainakoa izango dute.

Marrazkiak eskuz eginda izango dira, eta testuan txertatuta joango dira.

 

  1. IPUIN MARRAZTUAK AURKEZTEA

IPUINAK KLIP BATEKIN LOTUTA EKARRIKO DIRA, EZ GRAPATUTA.

  • Tokia: ikastolan (ikastolako ikasleak direnek) edo udaletxean/liburutegian (gainerakoek).
  • Epea: martxoaren 15a, asteazkena.

  • Nola aurkeztu:

Ikastolako ikasleek ikastolan entregatu behar dute lana, goiko aldean ipuinaren izenburua eta egilearen goitizena jarrita.

Gainerakoek udaletxean edo liburutegian:

  • Gutunazal baten barruan ipuin marraztua sartuko da, eta kanpoaldean hau idatziko da: “Hizki-Marrazki Ipuin Lehiaketa 2017” eta egilearen goitizena eta kategoria.

  • Bigarren gutunazal baten barruan egilearen (edo egileen) datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea eta telefonoa), eta kanpoaldean hau idatziko da: “Hizki-Marrazki Ipuin Lehiaketa 2017” eta egilearen goitizena eta kategoria.

  1. EPAIMAHAIA

    • Epaimahai aditu batek erabakiko du zeintzuk diren lan sarituak.

    • Sariak eman gabe utzi daitezke, epaimahaiaren iritziz aurkeztutako lanek behar adineko kalitaterik ez badute.

  2. SARIAK

A kategoria: bonoak Kuku-Loren edo Iraolan erosteko.

1.saria: 50 € 2.saria: 40 € 3.saria: 30 €

B kategoria: bonoak Kuku-Loren edo Iraolan erosteko.

1.saria: 60 € 2.saria: 50 € 3.saria: 40 €

C kategoria: 1.saria: 70 € 2.saria: 60 € 3.saria: 50 €

D kategoria: 1.saria: 80 € 2.saria: 70 € 3.saria: 60 €

Lan sarituak udalaren esku geratuko dira liburuxka argitaratu arte. Era berean, saritutako lanen jabeei ipuina formatu digitalean ere aurkezteko eskatuko zaie.

Sarituak izan ez diren lanak apirilaren 25etik aurrera jaso ahal izango dira Ikastolan.

SARI BANAKETA maiatzaren 25ean izango da, ostegunarekin.

OHARRA:Parte hartzeak baldintza hauek eta epaimahaiaren erabakia onartzea dakar.


Web edukia bistaratu

Goierriko hitza

Goimen

euskadi.eus

euskadi.eus

gipuzkoa.eus