Edukira joan
Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea

Udalak Mintzalagun egitasmoan parte hartzera gonbidatu nahi ditu herritarrak

Mintzalagunean izena emateko epea zabalik da.

2023·09·14


Tolosaldeko Mintzalaguna egitasmoa martxan dago ikasturte hasierarekin batera. Lagunartean «modu eraginkorrean eta giro ezin hobean» euskaraz aritzeko aukera bikaina da, euskara noiznahi eta nonahi praktikatzeko.

Egitasmoak 30 urte bete ditu dagoeneko eta 100 kide inguruk hartzen dute parte. Anoetan ere taldea antolatzen da eta herritarrei bertan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi zaie. Mintzalagunean, Bidelariak eta Bidelagunak astero elkartzen dira, eta astero izaten dute elkarri zer kontatua eta zertaz hitz egina. «Bidelariei lotsak alde batera utzi eta akatsak egiteari beldurra kentzera animatu nahi ditugu, hizkuntza ohiturak aldatu ditzaten. Bidelagunei berriz, euskara praktikatu nahi duenari bere laguntza eskaintzera gonbidatu nahi dugu.»

Izena emateko aukera Galtzaundi Euskara Taldean eta Anoetako udaletxean egongo da.

 

MINTZALAGUNEN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

Euskara praktikatu nahi baduzu edo beste norbaiti praktikatzen lagundu nahi badiozu, zatoz izena ematera.

ZER DA MINTZALAGUNA?

Mintzapraktika egiteko egitasmoa da. Euskaraz egiteko ohitura duten lagunak, eta mintzapraktika egin nahi dutenak elkartzen ditu astean ordu betez euskaraz hitz egiteko.

ZERTARAKO?

Euskara gehiagotan erabiltzeko, euskararen ezagutza handitzeko, euskarazko harremanak egiteko, euskararen alde egiteko... Mila arrazoi daude Mintzalaguna izateko!

PARTE HARTZEKO BALDINTZA

Euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar da.

 


Web edukia bistaratu

 

 

Web edukia bistaratu

a

Web edukia bistaratu
Anoetako Ataria

Web edukia bistaratu

Goierriko hitza

Goimen             

euskadi.eus

gipuzkoa.eus