Eduki publikatzailea
Web edukia bistaratu
Habiaratutako portletak
Berriak
Atzealdea
Larunbatean bisita gidatua egingo da Basagainen
Irailak 16, 10:00etan plazan edo 10:45 Basagainen.
2023·09·13
Larunbat honetan, irailak 16, Basainen bisita gidatua egiteko aukera egongo da. Basagain Anoetan dagoen mendixka ezaguna da eta bertan, Burdin Aroko herrixkaren aztarnak ikusi daitezke oraindik. Baita XVI-XVIII mendeko baserriak, karobiak eta sarobeak ere.
Bisitaren azalpenak, Aranzadi Zientzia Elkarteko Xabier Peñalverrek emango ditu eta hauek entzuteko bi aukera egongo dira. Goizeko 10:00etan plazan, edo 10:45etan Basagainen bertan. Azalpenak gazteleraz izango dira eta euria egiten badu ekintza bertan behera geratuko da.