Web edukia bistaratu

Entzun audioa

Zer ikusi, hura ikasi.

Irrati tarteen audioa

 

 

 

 

2012az geroztik, Anoetako Udalak Oarsoaldeko Euskara Batzordearekin kolaboratzen du ekimen honetan. Guraso euskaldunei zuzenduriko irrati-tarteak emititzen ditugu udaberrian eta udazkenean.

Guraso euskaldunen hizkuntz ohituretan eragiteko irrati-tarteak entzun daitezke egun hauetan Info7 irratian, Euskadi Irratian eta Radio Euskadin. Eguneroko harremanean euren artean euskaraz egiten ez duten gurasoei zuzendutako tarteak dira, euskararen erabileraren garrantziaz ohartarazteko.

Ematen den mezuaren helburua, euskararen belaunaldiz belaunaldiko transmisioan eragitea eta prozesu horretan gurasoa eragile garrantzitsua dela jabearaztea da. Gurasoen arteko hizkuntz ohiturak berebiziko garrantzia du seme-alabek hitz egiteko erabiliko duten hizkuntza zehazteko, eta beraz, familia horretako euskararen biziraupenean.