Web edukia bistaratu

Gizarte zerbitzuak

Aurkezpena

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen helburu nagusia herritarren bizitza kalitatea hobetzea da, batez ere zailtasunak dituztenena.

Gizarte zerbitzuetako 5/1996 LEGEAk dioenez, udal guztiek Oinarrizko Gizarte Zerbitzua izan behar dute. 155/2001 Dekretuak zehazten ditu udalen egitekoak.

Gizarte zerbitzuetako bulego berriari eta eskaintzen diren zerbitzuen inguruko informazioa

 

Funtzioak

  1. Herritar guztiei ematea gizarte zerbitzuen arloko eskubide eta prestazioei buruzko informazioa, balorazioa eta orientabidea.
  2. Zerbitzuak edo elkarbizitza programak eskaintzea, etxean bertan bideratutako zerbitzuen bidez edo kanpoko etxebizitza zerbitzuen bidez.
  3. Baliabideak ezartzeko programak bideratzea, pertsona, familia eta taldeen gizarteratzea errazteko.
  4. Sentsibilizazio kanpainak bideratzea. Gizarte beharrak aztertzea.
  5. Pertsonentzako prestazioak tramitatzea.