Web edukia bistaratu
Dirulaguntza eskatzeko interesa duenak honako hauek izan behar ditu kontuan:
ONURADUNAK: ikasturtean zehar edo udaran euskara ikastera doazenak.
ESKAERA NOIZ EGIN? Euskaltegian matrikula egin orduko eskatu behar da dirulaguntza
ESKAERA NON EGIN? Udaletxean
ZEIN AGIRI AURKEZTU BEHAR DIRA?
- Eskabide-orria
- Nortasun-agiriaren fotokopia
- Banketxe edo aurrezki kutxak sinatutako agiria, kontu baten titularra zarela egiaztatzen duena
- Matrikularen ordainagiria(k)
- Langabezian bazaude, Gizarte Segurantzak emandako lan-bizitzaren txostena (ikastaroa amaitzean aurkeztu)
- Jubilatua bazara, hori ziurtatuko duen agiria.
- Euskaltegiak emandako ziurtagiria. Bertan matrikula-kopurua, asistentzia eta klaseen aprobetxamendua aipatuko ditu euskaltegiak (ikastaroa amaitzean aurkeztu)
Oharra: Udalak laguntza bereziak emango dizkie baliabide ekonomiko nahikorik ez duten eta baldintza jakin batzuk betetzen dituztenei. Galdetu udaletxean.