Web edukia bistaratu

ESTALPE BATEN BEHARRA AL DUGU?

Hausnarketa prozesua

 

Anoetan estalpe baten beharraren inguruan hausnartzeko partaidetza prozesua jarri du martxan Udalak.

Honen inguruko hausnarketa egiteko herritarrekin hiru bilera egingo dira, eta lehenengoa urriaren 27an izan zen. Bertaratutakoekin, estalpeak izan beharreko kokapena, erabiltzaile eta erabileraren inguruko hausnarketa egin zen. Ikus saioaren memoria.

Behin hau definituta, bigarren saio bat egingo da azaroaren 14ean, estalpearen kokapen zehatza eta ezaugarri fisikoak adosteko. Lanketa hau egiteko irudi eta plano zehatzak erabiliko ditugu, bisualki errazagoa izan dadin eta denok irudikatu ahal izateko zein izango den emaitza.

 

Interneten ere zure proposamena egin dezakezu formulario hau beteta:

Hurrengo bilera: Azaroak 14. 18:30tatik 20tara Udaletxeko pleno aretoan.

Kokapen zehatza eta ezaugarriak adosteko bilera: Plano eta irudiez baliatuko gara lanketa egiteko.

 

Animatu zaitez bileretan parte hartzera!