Web edukia bistaratu
Done Jakue bidea
Done Jakue bidearen seinalizazioa
2004ko martxoan Anoetako Udalak Done Jakue bidea seinalizatzeari ekin zion, eta Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailetik %50eko diru laguntza jaso zuen.
Herrian aurki daitezkeen seinaleak hauek dira:
- bat Idiakaitz auzoan (egurrezko postea gezi batekin)
- bat San Juan Kalean (Goikoetxea jatetxearen aldameneko horman; egurrezko gezia).
- bat plaza txikian, bus geltokia eta panel informatiboaren ondoan (egurrezko postea bi geziekin) -bat Sortalde kalean (egurrezko postea gezi batekin)
- Bestalde, bi loseta jarri ziren lurrean Laia gozotegiaren aurrean.
Vía Crucis-eko 12. estadioari dagokion XVI. mendeko gurutzea ikastolatik 50 m-tara kokatzen da.
Informazio interesgarria
Tolosaldea Tour-ek Santiago Bideko bulegoaren zerbitzuak kudeatzen ditu.
Bertan, bideari eta ostatuei buruzko informazioa eskuratu, aholkuak jaso eta erromesaren egiaztagiria egiteko edo sinatzeko aukera izango duzu.
Informazio erlazionatua