Web edukia bistaratu

Basagain herrixka

   

KOKAPENA

Anoetan Burdin Aroko herrixka daukagu Basagainen. 1994. Urtetik Aranzadi Zientzia Elkarteak indusketa lanak antolatzen ditu urtero irailean, Xabier Peñalverren gidaritzapean. Balio handiko herrixka da, eta bertan aurkitutako pieza batzuk San Telmo Donostiako museoan ikusgai  badaude ere, gehienak Irungo Gordailuan daude gordeta.

2015. urtetik, herrixka balioan jartzeko proiektua garatzen ari da Udala: lurrak jabeei erosi, mahai interpretatiboak eta panelak egin, bidea atondu, harresiaren erreplika eraiki etab. Horretarako,  Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Ondare Sailaren diru-laguntza jaso du Udalak. 

 

Informazio orokorra Diptikoa Galtzaundi aldizkariko erreportaia, 2009 Zazpika aldizkariko erreportaia 2011