Web edukia bistaratu

AISA ikastaroa etorkinentzat

Anoetako eta Irurako udalok, elkarlanean, AISA taldeak bultzatu nahi ditugu. AISA ikastaroak etorkinak euskarara hurbiltzeko bereziki prestatutako ikastaroak dira (euskara ezer ez dakitenentzat). Talde hauetan parte hartzeko aukera eskaini nahi diegu euskara ikasi nahi duten etorri berri guztiei.

Hona ikastaroaren ezaugarriak:

  •   Lekua: Anoetako liburutegiko ikasgela
  •   Ikastaroaren iraupena: 2017ko urritik 2018ko ekainera (120 ordu)
  •   Eskola egunak: astean 2 egun
  •   Ordutegia: zehazteko dago
  •   Prezioa: 40 € (diru-laguntza eska daiteke udaletxean)

Interesa duenak Anoetako udaletxera jo behar du matrikula egitera.

Izena emateko orria