Albisteak
Atzealdea

Zuzeneko online hitzaldiekin jarraitzen du KZguneak

Maiatzeko hirugarren astean mediku-hitzordua internetez egiten erakutsiko dute.

2021·05·17


KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).

Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko haien kanalean grabatuta geratuko dira, geroratuta ikusteko.

Maiatzeko hitzaldien plangintza honako hau da:

3. astea: Zure mediku hitzordua eskatu Internet bidez

- Maiatzak 18, 12:00 - 12:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Maiatzak 20, 12:00 - 12:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.

4. astea: Komunikatu WhatsAppekin: bideo-deiak eta argazki-partekatzeak
- Maiatzak 25, 19:00 - 19:30 / Euskaraz. Hitzaldirako esteka hemen.
- Maiatzak 27, 19:00 - 19:30 / Gaztelaniaz. Hitzaldirako esteka hemen.
 

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.