Albisteak
Atzealdea
Zirko tailerra LH3tik LH6rako haurrentzat
Xomorro elkarteak eskainiko du ikastaroa
2020·12·09
Lehen aldiz, Xomorro elkartearen eskutik, zirko tailerraren proposamena luzatzen du Gazteria sailak. Jolasa eta elkarlana uztartzen dituen eskaintza da honakoa. Zirkoaren bitartez norberaren gorputza, gaitasunak… ezagutzeko aukera dago eta baita erronka berriak sortzeko aukera ere. Gainera, edonork bere lekua topatzeko aukera zabala dauka; oreka, indarra, malgutasuna, teknika eta gorputz adierazpena bezalako kontzeptu ezberdinak nahasten baitira bertan. Zirkoa lehen aldiz eskaintzen denez, tailerra hilabeteko proba gisa hartuko da eta honen arabera parte hartzaile guztien artean aztertuko da luzatu ala ez.
Eskaintza interesgarria da! Animatu!
IZEN EMATE ORRIA
Orria bete ondoren, gazteria@anoeta.eus-era bidali.