Albisteak
Atzealdea

Zinegoak online ikusgai ekainaren 26tik 28ra

Martxoko egitaraua bertan behera geratu zen eta orain online egingo da emanaldia

2020·06·26


Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna da igandean, ekainak 28.  Martxoaren 27an Zinegoak Gaylesbitrans Jaialdiaren laburmetrai batzuk proiektatzeko asmoa zuen Anoetako Udalak, baina Covid 19a dela eta bertan behera gelditu zen ekitaldia. 

Hau horrela, eta egungo egoera ikusirik, gaurtik igandera bitartean ikusgai egongo dira ON LINE.

Horretarako,irudi honetan klikatu behar da ikusi ahal izateko baimena lortzeko:

Ondoren, mezu bat jasoko duzu e-mailez gako batekin, eta filmak ikusteko aukera izango duzu!