Zergen ordainketatik salbuesteko eta hobariak eskatzeko epea zabaldu da
2022·01·14
Hainbat Udal zergatan herritarrek izan ditzaketen hobariak eskatzeko aukera zabaldu da eta aste batzuetan luzatuko da, eskaeraren izaeraren arabera. Hobari eta salbuespen eskaerak egiteko hainbat baldintza bete behar dira eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da.
Jarraian, hainbat eskaeren zehaztapenak daude irakurgai:
FAMILIA UGARIENTZAKO BONIFIKAZIOAK ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAN
- %50eko hobaria zergaren kuota osoan: kategoria orokorreko familia ugariaren titular izaera duten subjetu pasiboentzat, 35 euroko mugarekin.
- %90eko hobaria zergaren kuota osoan: kategoria bereziko familia ugariaren titular izaera duten subjetu pasiboentzat, 63 euroko mugarekin.
Eskaera epea:
2022ko martxoaren 1era arte, hori ere barne.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Familia Ugariaren Liburuaren Fotokopia eguneratua.
- Familiako kideen aitorpena; bertan adieraziko da etxe hori bakarrik dutela jabetzan.
ONURA IZATEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Hobaria familia unitatea ohiz bizi den higiezinari bakarrik aplikatzea.
- Familia ugariaren titularrak etxebizitza hori bakarrik izatea jabetzan.
Familia ugariaren kartila indarrean izatea.
FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIAK TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN
2022ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketatik hobarien eskaera epea zabaltzen da.
Eskaera epea:
2022ko otsailaren 15era arte, hori ere barne.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Familia Ugariaren Liburuaren Fotokopia.
- Subjetu pasiboaren NAN
- Ibilgailua familia ugariko kide baten izenean dagoela matrikulatuta azaltzen den gida-baimenaren fotokopia.
- Ibilgailuaren fitxa teknikoaren fotokopia.
Onura izateko bete beharreko baldintzak:
- Familiako kide ezberdinak bertan erroldatuta egotea
- Familia ugariaren kartila indarrean izatea.
- Ibilgailuak 16 zaldi fiskal baino gutxiago izan beharko ditu.
SALBUESPENAK MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAKO IBILGAILUETAN
2022ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketatik salbuesteko eskaera epea zabaltzen da.
Eskaera epea:
2022ko otsailaren 15era arte, hori ere barne.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
1. Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuaren izenean edo horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
- Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Organo eskudunak emandako minusbaliotasun frogagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena ere.
- Ibilgailua minusbaliotasuna duen pertsona ez beste erabiltzekoa dela egiaztatzeko, egoki den zinpeko aitorpena.
- Ibilgailuak 14 zaldi fiskal baino gutxiago edukitzea.
2. 100eko 65eko edo handiagoa duen pertsona bat guraso-ahal, tutoretza edo kuratoretza dela-eta ardurapean duten pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuetan:
- Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Organo eskudunak emandako minusbaliotasun frogagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena ere.
- Minusbaliotasuna duen pertsonarekin duten harremana egiaztatzen duen agiria.
- Pertsona desgaituaren eta gidatu ohi duenaren NANren fotokopia.
- Pertsona desgaituaren izenean dagoen zirkulatzeko baimena.
- Ibilgailuaren aseguru-polizaren fotokopia, ibilgailua gidatu ohi duen pertsona adierazi behar duelarik.
- Zinpeko aitorpena, ibilgailua salbuespena jaso duena garraiatzeko baino ez dela dioena.
Hurrengo eskaerak:
Aurreko urteetan ordainketatik salbuesteko eskaera egin eta onartua izan zitzaienek ez dute berriro ere eskaera egin beharko eta automatikoki aplikatuko zaie.
Matrikula berriak:
Matrikula berria daukaten ibilgailuentzat BI HILABETEKO epea dago Trafiko Buruzagitzan alta ematen zaienetik hasita, indarrean den ekitaldirako salbuespena eskatzeko.
SALBUESPENAK TRAKTOREAK, ATOIAK, ERDI-ATOIAK ETA MAKINERIA
2022ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketatik salbuesteko eskaera epea zabaltzen da.
Eskaera epea:
2022ko otsailaren 15era arte, hori ere barne.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
Hurrengo eskaerak:
Aurreko urteetan ordainketatik salbuesteko eskaera egin eta onartua izan zitzaienek ez dute berriro ere eskaera egin beharko eta automatikoki aplikatuko zaie.
Matrikula berriak:
Matrikula berria daukaten ibilgailuentzat BI HILABETEKO epea dago Trafiko Buruzagitzan alta ematen zaienetik hasita, indarrean den ekitaldirako salbuespena eskatzeko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Anoetako Udaletxeko Bulego Orokorrera.