Albisteak
Atzealdea
Zaintzaileei laguntzeko erresistentzia kutxa
Egitasmoa SOS Arrazakeriak Tolosaldeko Mugimendu Feministarekin elkarlanean burutu du
2020·05·28
SOS Arrazakeriak Tolosaldeko Mugimendu Feministarekin elkarlanean 'Erresistentzia-kutxa' bat sortzeko egitasmoa jarri dute martxan, osasun-larrialdia dela-eta ziurgabetasun une hau saihesteko laguntza behar duten etxeko langileentzat. Dirua biltzeko, crowdfunding bidez edo eskualdeko denda batzuetan jarritako itxulapikoen bidez lagundu daiteke.
Ekimen honen bidez, dirua bildu nahi dute premiazko gastuekin laguntzeko, arrisku-egoeran dauden langileek beren bizi-premia oinarrizkoenei aurre egin ahal izan diezaieten.
Egunotan, Tolosaldeko dendetan itxulapikoak jarri dituzte, emakume horiei helarazteko dirua lortzeko, Gainera, Gofundme.com plataformatik dirua biltzen ari dira crowdfunding bidez. Hemendik sartu zaitezkete.