Albisteak
Atzealdea

Zabor asko atera da Sorgintxulo errekatik

Udaletik, bakoitzak bere hondakinen ardura hartu dezala eskatu nahi dugu eta ingurumena errespetatu dezagula.

2017·01·30


Pasa de larunbatean, Sorgintxulo garbitzeko auzo lana deitu zen, eta erreka garbitzeko lanean aritu ziren herritar talde bat. 3 traktoreka zabor atera zituzten errekatik eta beraz, oso zikina zegoela nabarmendu behar da. Altzariak, hildako animalien ardileak, elektrogailuak, obretako soberakinak eta abar luze bat bildu behar izan zuten errekatik. Herritar bakoitzak bere esku dagoena ez badu egiten, elkarbizitza eta ingurumena kaltetuak izango dira. Udaletik, bakoitzak bere hondakinekin arduraz jokatzeko eskaera egiten dugu eta gure ingurumena errespeta dezagula eskatzen.