Albisteak
Atzealdea

Zabalik pilota-eskolan izena emateko epea

Ekainaren 8a (asteazkena) izango da izena emateko azken eguna.

2022·06·03


Joan den asteazkenean zabaldu zuten pilota-eskolan izena emateko epea, eta datorren asteazkena (ekainaren 8a) izango da azken eguna izen-ematea egiteko. Bi tokitan egin daiteke izenpetzea: pilote-eskolan edo liburutegian. 

Epez kanpo izena ematen dutenek ez dute plaza ziurtaturik izango. 

115 eurokoa izango da kuota, eta urrian kobratuko dute. Pilotan lehenago aritu ez direnek, berriz, urrian probatzeko aukera izango dute, eta azaroko lehen astean kobratuko zaie.