Albisteak
Atzealdea

Zabalik dira udaleku irekietan izena emateko deialdiak

Udaleku irekietan izena emateko epea ireki da: bai haurrentzat, bai begiraleentzat.

2021·05·12


Zabalik da Anoetako udaleku irekietan izena emateko epea. Lehenengo txanda ekainaren 28tik uztailaren 8ra izango da; eta bigarrena, berriz, uztailaren 12tik 23ra. Dagoeneko izena eman dezakete bai udalekura joango diren haurrek, bai begirale izan nahi dutenek; izena emateko azken eguna maiatzaren 21a izango da guztientzat. Aurten udalekuak Gestión Deportiva Loiri S.L. enpresak kudeatuko ditu. 

HH1 eta LH6 maila bitarteko haurrentzako izango dira udalekuak eta izen-ematea Ikastolaren bitartez egingo da: haur guztiei izen-emate orria banatuko zaie, eta ondoren bueltan, irakasleari eman beharko diote. Herriko liburutegian ere izango dira izena emateko orriak; horiek liburutegian entregatu beharko dira beteta. Udalekuei buruzko informazioa jasotzeko guraso-bilera ekainaren 17an izango da, auditorioan; eta bi txanda egingo dituzte: 17:30ean, euskaraz; eta 18:00tan, gazteleraz. Goiko irudian ikus daiteke informazio osagarri gehiago. 

Begirale izan nahi dutenek, berriz, curriculuma bidali beharko dute aratz@loiri.eus helbidera; eta izena emateko azken eguna maiatzaren 21a izango da. Informazio osagarri gehiago azpiko irudian: