Albisteak
Atzealdea
Zabalik dago herriko festetako 'Play-back'ean izena emateko epea
Izen-ematea liburutegian edo ikastolan egin daiteke, apirilaren 28ra arte.
2023·04·11
Aurtengo herriko festetan 'Play-back' jaialdia egiteko aukera zabaldu dute. Izen-ematea liburutegian eta ikastolan egin daiteke, zabalik dago epea eta apirilaren 28a izango da horretarako azken eguna.
Gutxienez bost talde elkartu beharko dira; bestela, ez da jaialdia antolatuko. Antolakuntzatik dei egin dute talde mistoak osatzera eta euskarazko abestiak aukeratzera. Bestalde, nabarmendu dute abestien hitzak guztiekiko errespetuzkoak izan behar dutela, hau da, ez dutela onartuko abesti sexistarik, homofoborik edo arrazistarik.