Albisteak
Atzealdea

Zabalik dago epea udaleku irekietan izena emateko

Begiraleek izena emateko azken eguna igandea (maiatzak 29) izango da; haurrentzat, berriz, datorren asteartea (maiatzaren 31a) izango da azken eguna.

2022·05·26


Zabalik da Anoetako udaleku irekietan izena emateko epea. Lehenengo txanda ekainaren 27tik uztailaren 8ra izango da; eta bigarrena, berriz, uztailaren 11tik 22ra. Dagoeneko izena eman dezakete bai udalekura joango diren haurrek, bai begirale izan nahi dutenek; begiraleentzat izena emateko azken eguna igandea (hilaren 29a) izango da, eta haurrentzat, berriz, datorren asteartea (hilaren 31a). 

HH1 eta LH6 maila bitarteko haurrentzako izango dira udalekuak eta izen-ematea Ikastolaren bitartez egingo da: haur guztiei izen-emate orria banatuko zaie, eta ondoren, irakasleari eman beharko diote. Herriko liburutegian ere izango dira izena emateko orriak; horiek liburutegian entregatu beharko dira beteta. Udalekuei buruzko informazioa jasotzeko guraso-bilera ekainaren 20an izango da, auditorioan; eta bi txanda egingo dituzte: 17:30ean, euskaraz; eta 18:00tan, gazteleraz. Goiko irudian ikus daiteke informazio osagarri gehiago. 

Begirale izan nahi dutenek, berriz, curriculuma bidali beharko dute aratz@loiri.eus helbidera; eta izena emateko azken eguna maiatzaren 29a izango da. Informazio osagarri gehiago azpiko irudian: