Albisteak
Atzealdea

Zabalik da epea erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan

Erreklamaziorik edo iradokizunik ez aurkeztekotan, ordainagiriak ordaindu ahal izango dira gaurtik maiatzaren 31era bitarte.

2023·03·30


Alkatetzak joan den astelehenean ebatzi zuen onetsi egiten duela Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen gaineko Zergaren 2023ko Errolda Fiskala. Hori horrela, hamabost laneguneko epean interesatuek egoki deritzen erreklamazioak eta iradokizunak aurkeztu ahal izango dituzte.

Horrelakorik ez aurkeztekotan, ordainagiriak borondatezko aldian ordaintzeko epea gaur zabaldu da, eta maiatzaren 31a izango da horretarako azken eguna. 

Iragarkia osorik irakurtzeko egin klik hemen