Albisteak
Atzealdea
Zabaldu da epea izena emateko kiroldegiko hirugarren hiruhileko ikastaroetan
Ikastaroetan dagoeneko parte hartzen dutenek izango dute lehentasuna.
2023·03·09
Zabalik dago epea izena emateko kiroldegiko hirugarren hiruhileko ikastaroetan. Lehentasuna dagoeneko parte hartzen dutenek izango dute, hain zuzen, horientzako zabalik dago epea eta martxoaren 11a izango da azken eguna.
Hurrengoak Anoetan erroldatutakoak izango dira, zehazki, martxoaren 13tik 18ra. Horien ondoren, abonatuek izango dute aukera martxoaren 20tik 25era. Eta azken txanda irekia izango da, martxoaren 27tik 31era; azken horretan ere lehentasuna izango dute anoetarrek.