Albisteak
Atzealdea

Yogako eta kiroldegiko ikastaroetako izen-emate epea irekita

Bietan, gaur zabaldu da izena emateko epea.

2022·09·15


Gaur (irailaren 15ean) zabaldu da epea izena emateko Yogako eta kiroldegiko ikastaroetan ere. Yogari dagokionez, datorren ostiralera (irailaren 23ra) arte egongo da zabalik epea, eta Anoetan erroldatutakoek lehentasuna izango dute. Kiroldegiko ikastaroekin, berriz, Anoetan erroldatutakoek gaurtik irailaren 20ra arteko epea izango dute, abonatuek irailaren 21etik 23ra eman beharko dute izena, eta hilaren 26tik 28ra izango da matrikulazio irekia (lehentasuna anoetarrek izango dute).