Albisteak
Atzealdea

Xilografia-tailerra egingo dute urtarriletik otsailera

Izena emateko epea zabalik dago, eta urtarrilaren 16a izango da azken eguna.

2023·01·11


Xilografia-tailerra antolatu dute, emakumeentzako ahalduntze-eskola. Ikastaroa urtarrilaren 18tik otsailaren 22ra egingo dute, asteazkenetan, 18:00etatik 20:00etara. Dagoeneko zabalik dago izen-emate epea, eta urtarrilaren 16a izango da hori egiteko azken eguna. 

Tailerra Gaztelekuan egingo dute, eta 5 euroko prezioa izango du.

Izena emateko idatzi 688 761 343 zenbakira edo nahia@loiri.eus helbidera.