Albisteak
Atzealdea
Uztaila Anoetan: Udalekurik ez, baina, ekintza sorta haur eta nerabeentzat
Uztailaren 3a baino lehen eman behar da izena taller eta ikastaroetan
2020·06·30
Aurten, udalekuak bertan behera gelditu direla eta, uztaileko egitarau desberdin bat antolatu da Gazteriatik.
Informazioa deskargatu
Uztaileko eskaintza eta beharrezko informazioa
Haur eta nerabeentzat uztailerako prestatutako ekintzen azalpenak eta Covid-19agatik jarraitu beharreko neurrien berri.
Ikastaro edo tallerretan parte hartu nahi dutenek, izen ematea egin beharko dute Gaztelekuan 11:00etatik 13:00etara edota izen-emate horri hau bete eta gazteria@anoeta.eus-ra bidalita. Izen emateak, uztailaren 3a baino lehen egin behar dira.