Albisteak
Atzealdea

Urtarrileko egutegia argitaratu du Gaztelekuak

Asteartetik larunbatera denetariko jarduerak egingo dituzte.

2023·01·10


Gaztelekuak argitaratu du urtarrilean egingo dituzten ekintzen egitaraua. Astero, asteartetik larunbatera denetariko jarduerak egingo dituzte, horien artean, bingoa, mahai-tenis txapelketa, asanbladak eta jolas librea. 

Gaur mugimendu-jolasak egin dituzte, eta bihar, berriz, mahai-tenis txapelketa jokatuko dute. Asteko gainerako egunei dagokienez, egunero jarduera bana egingo dute, hurrenez hurren, jolas librea, mahai jolasak eta gazte asanblada.