Albisteak
Atzealdea

Udaleku irekiak ekainaren 24tik uztailaren 19ra

Izen-ematea apirilaren 30 arte

2019·04·12


NORENTZAT: HH1 eta LH6. maila bitartekoentzat

DATAK:
*Hilabete osoa (ekainaren 24tik uztailaren 19ra): 100 €
*Hamabostaldi bat: 60 €. (Ekainaren 24tik uztailaren 5era edo uztailaren 8tik 19ra)

NON: Ekintzak plazan, ikastolan edota kiroldegian burutuko dira, eta irteerak ere egingo dira.

ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00era.

ELKARGUNEA: Ikastolako aterpea.

MATRIKULAREN MURRIZPENAK:
- famili ugaria (%25a)
- murrizpen bereziak diru-sarrera baxuak dituztenentzat.
- Familia bereko bi ume edo gehiago apuntatzen badira, bigarrenetik aurrera %15a gutxiago ordainduko da.OHARRA: MURRIZPEN BAKARRA APLIKATUKO DA, ERABILTZAILEARENTZAKO HOBERENA DENA.

IZEN-EMATEA: udaletxean, ikastolan edo liburutegian, apirilaren 30era arte.
Izena emateko momentuan Osakidetzako txartelaren fotokopia aurkeztu behar da.

MATRIKULA ORRIA (desakargatu eta beteta eraman)

(EPEZ KANPO APUNTATZEN DENA ITXARON ZERRENDAN GELDITUKO DA; EZ DU PLAZA ZIURTATUTA IZANGO)