Albisteak
Atzealdea
Udalbatzak aho batez onartu ditu udal aurrekontuak
Datorren urterako 2.749.158 euroko aurrekontua izango du Anoetako udalak, eta, horietatik, inbertsioetarako izango dira 214.703€.
2022·12·05
Joan den asteko asteazkenean egin zuten ohiko osoko bilkura, eta udalbatzak aho batez onartu zituen gai guztiak. Landu zirenen artean, nabarmenena da 2023 urterako udal aurrekontua erabateko adostasunez onartu zutela. Hori horrela, datorren urterako 2.749.158 euro izango ditu Anoetako udalak, eta, horietatik, inbertsioetarako izango dira 214.703€.
Horrez gain, aipatzekoa, baita ere, 50.000€ kreditu-aldaketa bat adostu zutela, herriko elizaren berritze-lanak diruz laguntzeko; hitzarmena epe laburrean sinatuko dute elizako eta udaleko ordezkariek. Ez da, ordea, herria eraberritzeko akordio bakarra, izan ere, Anoetako Herriko plazan estalkia eraikitzeko obra-kontratuaren esleipen-proposamena ere onartu baitzuten.