Albisteak
Atzealdea

Udalbatza datorren astelehenean bilduko da

Arratsaldeko zazpietan hasiko da bilkura, udaletxeko areto nagusian.

2022·06·23


Datorren astelehenean bilduko da udaleko ohiko osoko bilkura; arratsaldeko zazpietan hasiko da bilera, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute. Hainbat gai landuko dituzte, horien artean:

  • Azken bilkurari dagokion akta onartzeko proposamena.
  • Anoetako txistulari taldearen 2021eko emanaldien likidazioari dagozkion kredituen aitorpen estrajudiziala onartzeko proposamena (KEA 1/2022).
  • Anoetako A-1 “erdialdea” areako hiri-antolamenduko plan berezia zuzentzeko eta berriro ere behin behinean onesteko proposamena.
  • Tokiko ekintza jasangarria eta tokiko 2030 Agenda Euskadin bultzatzeko –Udalsarea 2030, udalerri jasangarrien euskal sarearen berriztapena– akordioaren aldeko atxikimendua onartzeko proposamena.
  • Anoetako sarreran, GI-3650 eta GI-3630 errepideen bidegurutzean biribilgunea jartzeko eskariaren gainean Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako erantzunaren berri ematea eta dagokion akordioa hartzeko proposamena