Albisteak
Atzealdea

Udalaren adierazpena indarkeria matxistaren aurkako egunean

Gaur, azaroaren 25a, emakumeen kontrako indarkeria matxista salatzeko nazioarteko eguna.

2022·11·25


Aurreko urteetan bezala, aurten ere Anoetako udalak berresten du erabat gaitzesten duela emakumeen aurkako edozein indarkeria mota. Era berean, adierazpen honen bidez, udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaur arratsaldean herrian antolatu duen elkarretaratzearekin: 19:00etan, udaletxe aurrean. 

Aurten aipatu beharrekoa da jai giroan emandako erasoen gorakada, eta bereziki eraso modu berrien agerpena, kasurako, ziztaden bidez egindakoak. Horren aurrean udalak nabarmendu nahi du indarkeria matxistaren aurkako jarrera egunero egin beharreko lanketa dela, eta ez efemerideetan soilik aldarrikatzeko leloa.