Albisteak
Atzealdea
Udalak emakumeentzako ahalduntze-ikastaroak antolatu ditu udazkenerako: irakurketa feminista eta mindfulness
Irailaren 30era bitarte eman daiteke izena ikastaroetan.
2022·09·22
Udalak emakumeentzako ahalduntze-ikastaroak antolatu ditu udazkenerako, hain zuzen, irakurketa feminista eta mindfulness. Izena emateko epea zabalik izango da irailaren 30era bitarte, eta bakoitzean, gutxienez, zortzi pertsonak eman beharko dute izena ikastaroa antolatzeko.
Izena emateko liburutegira joan beharko da, edo kultura@anoeta.eus helbidera idatzi.