Udal plenoan hainbat adierazpenekin bat egin zen
2019·02·26
Astelehenean, otsailaren 25ean, burututako osoko bilkuran beste hainbat gaiez gain, Anoetako Udalak hainbat adierazpen instituzional onartu zituen aho batez. Hala, Tolosaldeko euskararen mahaiaren konpromiso adierazpena onartu zen alde batetik, Udalak euskararekin duen konpromisoa berretsiz beste behin ere.
Gainera, martxoaren 8ko greba feminista babesteko erakunde adierazpena ere onartu zen aho batez. Honen harira, Udalak, herriko mugimendu feministak antolatutako egitarauarekin bat egiten duela adierazi nahi da.
Azkenik, otsailaren 27an ospatzen den Sahara errepublika arabiar demokratikoaren urteurrenari buruzko erakunde adierazpena ere onartu da aho batez. Urteurrena eta aldarrikapen honekin bat eginez, saharar bandera jarriko da otsailaren 27an, asteazkena.