3D inprimagailuekin ari dira egiten langileak arriskutik babesteko babes maskarak
2020·04·02

Covid-19aren zabalpena ekiditeko lankidetzat ez du etenik. Oraingoan, Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutua babes maskarak egiten ari da 3D inprimagailuak erabiliz. Beste Lanbide Heziketa Institutu ugari ari dira lan bera egiten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saileko Tknika zentroarekin koordinazioan. Eskualdeko osasungintzara eta herrietara bideratzen ari dira pantaila hauek, lanean ari direnei arriskua gutxiagotzeko. Udal brigadako langileentzat, etxez-etxeko zerbitzua eskaintzen dutenentzat eta merkatarientzat banatu dira Anoetan. Udaletik, eskerrak eman nahi dizkiegu Tolosaldea Lanbide Heziketa Institutuko kideei euren lanagatik. Elkarri laguntzeko uneak dira eta honakoa eredu paregabea dugu. Eskerrik asko!