Albisteak
Atzealdea

Sukaldaritza-tailerrak egingo dituzte maiatzaren 22a eta 29an

Izena emateko epea datorren asteazkenean (hilak 12) amaituko da.

2021·05·05


Maiatzaren 15a baserritarren eguna dela-eta, sukaldaritza-tailerra egingo dute, Iñigo Estangak gidatuta. Bi tailer egingo dituzte: lehena maiatzaren 22an izango da, eta LH3 eta LH4 mailetako ikasleei dago zuzenduta; bigarrena, berriz, astebetera egingo duta, hain zuzen, maiatzaren 29an. Bigarren tailerra LH5 eta LH6 mailetako ikasleei bideratuta dago. 

Bi tailerrak Anoetako Gaztetxean egingo dituzte, 10:30ean hasiko dira eta 90-120 minutu inguru iraungo dute. Bide beretik, tailerretara joaten diren haur guztiek amantala eta janaria gordetzeko ontziak eraman beharko dituzte. Izena emateko epea maiatzaren 12an amaituko da, eta lehentasuna izango dute izena ematen duten lehen hamalauek. 

Esan gabe doa, tailer guztietan osasun- eta segurtasun-neurri guztiak bermatuko direla.