Albisteak
Atzealdea

Sexualitate tailerra gurasoentzat

Sexune elkarteak emango ditu saioak, eta guraso guztientzat daude irekita. Izena emateko azken eguna datorren astelehena (azaroaren 8a) izango da.

2021·11·05


Sexune elkarteak sexu-heziketa saioak egingo ditu Anoetako eta Irurako ikastoletan. Saioak irekiak izango dira guraso guztientzat, ez soilik ikastolakoentzat. 

Anoetako eta Irurako ikastolek lehenago ere aritu dira elkarlanean Sexune elkartearekin, eta hainbat saio egin dituzte ikasleekin, familiekin eta irakasleekin. Ikasturte honetan, lanketa horri jarraituz, formazio-saioak antolatu dituzte gurasoentzat. 

HH, LH-1 eta 2 mailetako ikasleen gurasoentzat: azaroaren 22an eta 29an, 14:45-16:15 Irurako ikastolako areto nagusian. 

LH-3 eta 6 mailetako ikasleen gurasoentzat: azaroaren 22an eta 29an, 17:00-18:30 Irurako ikastolako areto nagusian. 

Izena emateko azken eguna azaroaren 8a (datorren astelehena) izango da. Izen-ematea egiteko idatzi anoeta@ikastola.eus helbidera.