Albisteak
Atzealdea

Sexu askapenaren nazioarteko eguna

Gaur arratsaldeko seietan 'Herria koloreztatu' ekimena egingo dute plazan.

2021·06·28


Ekainaren 28a sexu eta genero askapenaren nazioarteko eguna izanik, Anoetako Udalak bat egiten du LGTBIQA+ komunitatearen aldarrikapenekin. Egun horren garrantzia dela eta, gaur arratsaldeko seietan 'Herria koloreztatu' ekimena egingo dute herriko plazan. 

Dinamika joan den astean hasi zen, asteartean Gaztetxean egin zuten hitzaldiarekin, hain zuzen, Trans bizipenak: gai pertsonala edo soziala?.   

Aldarrikapen eguna ez da gaur bakarrik, egunero egin beharreko lanketa da hau ere eta udalak gogorarazi nahi du herrian ez dela onartuko inolako erasorik.