Albisteak
Atzealdea
Seguran egingo dute Udalerri Euskaldunen Eguna
Maiatzaren 14an (larunbata) izango da, eta egun osoko egitaraua prestatu dute.
2022·05·02
Maiatzaren 14an (larunbata) izango da Udalerri Euskaldunen Eguna, eta Seguran ospatuko dute. Egun osoko egitaraua prestatu dute, eta dagoeneko zabalik dago bazkarirako izena emateko epea.
2018koaren ondoren, duela bi urte zen egitekoa Udalerri Euskaldunen Eguna Seguran, baina atzeratu egin behar izan zen pandemiaren ondorioz. UEMAko herriena ez ezik, gainerako udalerri euskaldunen bilgune ere izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna.
Informazio gehiago lotura honetan: Udalerri Euskaldunen Eguna.