Albisteak
Atzealdea

Santa Ageda bezperan baserriz baserri abestuko dute

Datorren larunbatean, otsailaren 4an, abesteko elkartuko dira goizean eta arratsaldean.

2023·01·30


Datorren larunbatean, hilaren 4an, Santa Ageda bezpera ospatuko dute. Goizean baserriz baserri arituko dira abesten, 11:00etatik aurrera. Arratsaldean, berriz, plazan elkartuko dira 18:00etan, kaleetan kantatzeko. 

Aurretik entsegu bat ere egingo dute, hain zuzen, ostegunean (otsailaren 2an), 19:30ean, Gaztelekuan.