Albisteak
Atzealdea

Premiazko ezohiko bilkura egingo dute arratsaldean

Bilera arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.

2023·04·19


Gaur arratsaldean premiazko ezohiko bilkura egingo du udalbatzak. Bilera 18:00etan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute. 

Besteak beste, honako gaiak landuko dituzte:

  • Anoetako HAPOko A5 'Zelaieta' eremuko 5.1 Egikaritze Unitateko Plan Berezia behin-behinean onartzeko proposamena.
  • 'Modestoenea' eraikina eta lursailak, 3092661 A Katastro-finkan (7579127 katastro-erreferentzia) kokatutakoak, erosteko proposamena.