Pertsona bat bitarteko funtzionario gisa izendatzeko hautaketa-proben deialdia landa-munduarekin eta ingurune naturalarekin lotuta
2019·01·30
Anoetako Udalak, pertsona bat bitarteko funtzionario gisa izendatzeko hautaketa-proben deialdia egin du, landa-munduarekin eta ingurune naturalarekin lotuta.
Zerbitzu horrek honako eginkizun hauek hartzen ditu barne, Anoetako landamunduan eta ingurune naturalean:
a)Herri-bide, mendi-bide eta baserri-bideen inbentarioa.
b)Herri-ondare kulturalen mantenua eta egoeraren jarraipena.
c)Bertako Bertatik kanpainaren jarraipena egitea eta talde sustatzailea dinamizatzea.
d)Herritarren ingurumenarekiko sentsibilizazioan eragitea.
e)Urtean bi irteera dinamizatzea: herriko baserriak, ekoizleak eta herriko mendiak ezagutzeko.
f) Lorezaintza-lanak ikuskatzea eta herritarren sentsibilizazioa sustatzea.
g)Herri-lurren eta herri-baratzeen egoeraren jarraipena egitea.
h)Agenda 21 programari dagokion partaidetzaren jarraipena egitea.
i) Landa-eremuko jakintzak berreskuratzea eta horiek mantentzeko lanen jarraipena egitea.
j) Ekintza kulturaletan bertako produktuak txertatzea.
k)Haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintzetan ingurumen-hezkuntzaren oinarriak lantzea.
l) Landa-eremuen bizi direnen bizi-egoera aztertzea.