Albisteak
Atzealdea

Pello Estanga alkatea: "Herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzeko ari gara lanean"

Joan den astelehenean egin zuten udaleko osoko bilkura eta aho batez onartu zituzten hainbat proposamen, horien artean, herriaren bizi-kalitatea hobetzeko kreditu aldaketa eta zinegotzi berriaren kargu hartzea.

2021·06·03


Joan den astelehenean osoko bilkura egin zuten eta aho batez onartu zituzten gai zerrendako proposamenak, besteak beste, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko kreditu-aldaketa eta Mikel Olano Aburuza zinegotziaren kargu hartzea.

Aipatutako kreditu-aldaketaren barruan hainbat proiektu aurreikusten dituzte, eta herritarren ongizatea hobetzea helburu, inbertsioak egingo dituzte hainbat ekimenetan. Proiektu horietako batzuk dira herriaren irisgarritasuna hobetzeko egingo dituzten azpiegitura-lanak, kale-garbiketa egiteko makina eta udalaren eta herritarren arteko komunikazioa sendotzeko partehartze-prozesuak. 

Horiez gain, herri-sarreran biribilgunea jartzeko eskaera Gipuzkoako Foru Aldundira bideratzea ere adostu zuten. Pello Estanga alkateak nabarmendu du udal-taldearen helburu behinena herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea dela, eta horretarako lanean ari direla.