Albisteak
Atzealdea
Parte-hartze prozesu bat abiatu dugu herriko eragileekin
Anoetako jaiak berdintasun ikuspuntutik antolatzea dugu helburu, hau da, festak betaurreko moreak jantzita antolatzea.
2017·05·16
Herriko eragileekin martxan jarri dugun parte-hartze prozesu honen bidez, jaietan emakume eta gizonen arteko berdintasuna bermatzea du helburu. Honela, pasa den larunbatean, maiatzak 13, lehen saioa egin genuen, udaletxeko pleno aretoan, goizeko 11:00etatik 12:30era.
Farapi Kooperatiba Elkarteak bideratuko ditu saioak eta guztira bi edo hiru saio izango dira. Bigarren saioa uztailaren 1ean izango da (herriko festak pasa ondoren), goizeko 11:00etan.
Hala, bigarren bilera horretan, igarotako festetaz arituko gara, eragileek festak behatzeko konpromisoa hartu baitute. Eta ikusiktakoaren hausnarketa eginez jarraituko du taldeak bere lanketa.