Albisteak
Atzealdea

Ostiralean hasiko da jaietako egitaraua

Lehen jarduera ostiral honetan izango da, eta azkena, berriz, ekainaren 24an.

2023·05·29


Hemen dira aurtengo Anoetako jaiak eta udalak egitarau oparoa antolatu du. Jarduera gehienak asteburu honetan eta hurrengoan izango dira, baina hilabeteak aurrera egin ahala zenbait ekimen ere egingo dituzte, besteak beste, San Joan bezpera ospatzea eta Jubilatuen eguna.

Bestalde, aurrez, hamarnaka jarduera antolatu dituzte eta egun osoko egitarauak izango dira ekainaren 3an (kuadrilen eguna), ekainaren 8an (korputs eguna), ekainaren 9an, ekainaren 10ean (gazteen eguna) eta ekainaren 11ean.

Jaietako liburuxka eskuratzeko egin klik hemen.